XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2.2.2.4.- Osasun eta Ongitasun Sozial saila Hasi baino lehen esan behar sail honen barne aurkitzen direla anbulatorioak, transferentzien bidez Eusko Jaurlaritzaren enplegatu izatera pasa dira eta, inolako baldintzarik gabe.

Sail honetan %20 dira lankide euskaldunen artean euskaraz bakarrik, edo eta erabat, aritzen direnak; gainerako %80 gazteleraz bakarrik aritzen da.

Beraz, bietara aritzen denik ez dugu aurkitzen.

Baina nahiz eta lankide artean batzuk euskara erabili, herritarrekin aritzerakoan inork ez du erabiltzen, denak gazteleraz bakarrik aritzen dira.

Ageriko ezaugarriak aztertzen hasirik, ikusten dugu herritarrei zuzenduriko iragarki guztiak gazteleraz bakarrik daudela.

Bietara, eta euskaraz bakarrik ez dago ezer idatzirik.

Barneko ikuskaietan, hormetan ezarrita daudenetatik %13 daude euskaraz bakarrik; %20 bietara idatzirik, eta gainerako guztia gazteleraz bakarrik, horrela dagoena hirutatik bi delarik %66,6 da eta kopurua.

Beraz hemen ere gaztelera nagusi nolanahi ere.

Herritarrei zuzendutako inpresoetatik gehienak bietara idatzirik daude, %60; gainerakoak gazteleraz bakarrik, %40, euskaraz bakarrik idatzirik ez dago eta.

Barneko zerbitzuetarako erabiltzen diren inpresoetatik, berriz, %9 besterik ez daude bietara idatzirik, ia dena gazteleraz bakarrik idatzirik dagoelarik, %91; ikusten dugun bezala ez dago ezer ere euskaraz bakarrik idatzirik.

Kontutan hartzekoa baita ere herritarrei zuzendutako inpresoetan askoz gehiago erabiltzen da euskara, bietara idatzirik baldin bada ere.

Barneko zerbitzuetarako erabiltzen diren inpresoek beti ere gutxiago dira euskaraturik daudenak.